Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irakidura 1 iz dirakienaren egoera.
Mitxa bat piztu eta, barrikaren kaskoan hiltzen bazen, erran nahi zuen karboniko laspela oraino jalgitzen ari zitzaiola eta irakidura ez zuela bukatua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
2 haserre bizia.
Barneko irakidura sumatu nuen eta ahobetekoak esatekotan nengoen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 132. orr.
Neure mendeku nahiaren eta neure odol-irakiduraren lehen abiatze eta oldartze hartan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.