Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irakaslego 1 iz irakasletza.
Portugaleko erreinua utzi zuen, irakaslegoari uko egin ondoan idazlanetan soilik eraunsteko gisan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 21. orr.
Irakaslegoa utzia zuela eta gehienetan Baionako izeba mutxurdinaren etxean bizi zela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 185. orr.
2 irakasleria, irakasleak.
PSOEren Gobernuaren testuak dio bermatuko dela irakaslegoaren berezko trebakuntza. Berria - Euskal Herria 2004-06-26