Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irakaslegai iz irakasle izateko prestatzen ari den pertsona.
Estatuak, bestalde, irakasleen prestakuntza bermatu eta irakaslegaien kopurua handitu beharko du. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Gaur irakasle titulua eskuratzeko formazioan, irakaslegaiak formazio teorikoa egin behar du lehen urtean. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Sindikatuek prekarietate sistemaren desagertzea eta irakaslegaien titularizazioa bultzatuko dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-01