Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez gara, beraz, barrurago sartuko, iraizean iruditeria inkontziente horren eta bestelako "barne", "buruko" iruditeria batzuen arteko hurbilketa egiteko ez baldin bada. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.
Deustan ezin liteke tajuz ari gizon okupatua […] dena iraizean bezala hartzen du, norbaitek bortxaz erakutsiko balio bezala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.
Inoizka eta iraizean egina nintzen berarekin topo gerra ondoren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 265. orr.
Jurisprudentziak ere, azken batean, baitaratu behar ditu norberak alferrik aurreikusi nahiko lituzkeen objektu guztiak edota iraizean egindako aurreikuste batek barneratuko ez lituzkeenak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.
Hala eta guzi, OEH.k ez dakar ez alka ez alke hitzik; alga hitzean egiten duen aipamen iraizeko hauxe baizik: […]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 265. orr.
Horren lehen gauzatze artistikoa da, era ikararazlean iraizekoa eta galkorra den mundu honetako guztiaz ohartarazten duena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.
Pausoak, hotsak, kantuak lausotzen ariko balira bezala, iraizeko esanahia balute bezala. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.
Neure gainetik hain garai entzuten nuen ostera erruki adigabe eta iraizekoz oraturiko hitz haiek, “zergatik duzu halako itxura artega?”. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.