Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldun gaizto bat agertzen da une hartan, gorriz jantzirik, irainka. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.
Aurrena irainka eraso zidan, nire arrazoiak ezin baitzituen ezeztatu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.
Irainka hasi zitzaizkion zakarki. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.
Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion, esanez: -ez al haiz, bada, hi Mesias? salba ezak heure burua eta salbatu gu ere! Elizen arteko biblia Lk 23,39
Gizontxoa berean tematu zen eta espainiarrei irainka hasi zen azkenean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.
Iritsi zen, bada, eta Ulisesi ekin zion irainka: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.
Aitak Rajab lasaiarazi zuen, eta hura deabruari irainka joan zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 53. orr.
Gehiengoa izorratu dutela esan eta irainka erantzun digute, Konturatu orduko, elkarri deiadarka, irainka, mehatxuka hasten ginen fakultateko kafetegian. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 301. orr.
Eguzkiak neurriz gain jotzean madarikatu egiten dute, eta irainka hartu, gizonak eta beuren lurrak kiskaltzen dituelako. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 321. orr.
Munduko zenbait aldetan irainka hartzen zituzten, gizon mespretxagarri eta ezezagun bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.
Hauek, borroka nahian, inguratu, geldiarazi, eta irainka erabili zuten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.
Irainka eta kolpeka erabili zituzten. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 70. orr.
Irainka eta laidoka eraso zion emazteari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.
Erruduna, berriz, zigorgabe, garaile irteten da auzitegitik, errugabeari irainka. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.
etsaiak irainka (3); irainka ari (14); irainka hasi (15); irainka hasi zen (3); irainka hasi zitzaizkion (3); irainka hasten (5)