Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irain1 1 iz norbaiten izen onaren aurkako egite edo hitza. ik laido.

Irainak eta jipoiak ohikoak izaki, asko gaixotzen ziren barruti haietan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Burugabeon etengabeko irainak.  Elizen arteko biblia   Sal 74,22

Iraintzen zutenean, ez zuen irainez erantzuten.  Elizen arteko biblia   1 P 2,23

Beste nazioak zuetaz jabetu dira, isekaz eta irainez bete zaituztete.  Elizen arteko biblia   Ez 36,3

Horra non hitz bera gerta daitekeen maitalearentzat ezti eta amarentzat ozpin, adiskidearentzat irain eta etsaiarentzat garaipen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Ez zen isiltzen, dena laido eta irain, bideak hemen izpirituak bezain hertsiak zirela oihuka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.

Lehen instanteko ezustea gainditu eta gero, irain eta birao hasi zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Halaxe aritu zen luzaz, biraoari irain eta irainari arao.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Harik eta irainari irainez erantzutea erabaki zuen arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 25. orr.

Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ez eta irainari ere irainaz, bedeinkazioz baizik.  Elizen arteko biblia   1 P 3,9

Erleak, iraintzat hartu bide zuen hura, aireratu eta hegan joan baitzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

Erlijioaren aurkako iraintzat hartua izan ez dadin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 299. orr.

2 (izenondo batekin)

Traidoreak ginen, ezdeusak, sugeak, faltsuak eta, hona irain handiena, indibidualistak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 41. orr.

Sinuka hasten da bera, eta irain larriak botaka [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

ik irainka.

Hitz horiek irain larriak direla salatu du kontseilu bilkuran.  Herria   2002-09-19

Bete-betean dastatu nuen irainaren zaporea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 37. orr.

Irain bidegabea da hori! Zifra horien atzean, eta irain urrikigabeen gibelean, giza sofrikario latzen prezioa ezkutatzen zelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

Are ausarki erantzuteko, irain eta madarikazio ulertezinez, haiek ezarririko itxitura eta zapalkuntzazko errejimenari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Gogoan nituen emakumearen aitzin eguneko irain telefonikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Hotela "irain arkitektoniko" bat dela dio azken urteotan Italian moda-modan dagoen Piero Pazzi argazkilariak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

3 (aditz baten objektu gisa)

Irainak esaten zizkioten eta harriak botatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Isaac Buchar Gomez koronelak bere bulegora deitu ninduen, eta han berriro mehatxuak eta irainak entzun behar izan nituen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 105. orr.

Atxilotu egin dute andre Madalen, inolako begirunerik gabe eta irain lizun gordinenak jaurtikiz emakumeari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Kirstenek keinu zantarra egin eta italieraz dakizkien irain guztiak bota dizkio Gianfrancori: imbecille, minchione, bastardo, deficiente... Ergela edo buru-ments hutsa zen; halako irainak botatzen nizkion behintzat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Dorothy gaixoa -pentsatu nuen, hartaz urrikalduz eta bota nizkion irain guztiak janez-, Dorothy gaixoa.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 101. orr.

Honako iraina labaindu zitzaidan ezpain artetik: "Hoa zakurraren ipurtzulora!".  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 133. orr.

Epaileak iraina ikusi zuen hor.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 80. orr.

Nahi zuena esan zezakeen, edozer irain onartuko genion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 219. orr.

Irain guztiei entzungor egin zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Irain eta iseka guztiak pazientziaz eramaten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Zuetako batzuek irainak eta tratu txarrak jasan zenituzten guztien aurrean.  Elizen arteko biblia   Heb 10,33

Toki askotan irain ugari jasan behar izaten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 473. orr.

Behar bezala ordainaraziko zienat iraina.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 43. orr.

Herri txiki batean jaioak ginen, nekazari giroan heziak, beraz gure ikaskide hiritarrek kutxan gordetako irainak harrotzen zituzten edo, zehatzago, hizkuntza klasistak eskura jarritako metraila guztia erabiltzen zuten gure aurka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurrena, irain-bertsoak jarri zizkion Danteri.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.

Irain-soka luzea jaurti zion, eri, gutiziatsu, higuingarri, eta gizagaldua bezalako hitzak tartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Irain-arrosario bati ekin zion Alleyne jaunak, bi eskutitz falta zirela eta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 132. orr.

Irain hitzik jaso gabe ez zegoen harekin konpontzerik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Bitartean irain eta mespretxu hitzak esanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 946. orr.

Neskamea galdua zegoen, itoa, zanpatua, irain erauntsi haren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

Gaur inori ez zaio ezdeusa deitzen ahal txikia izateagatik, hagitz ñarroa izanik ere, berehala baitator irain-kereila bat, bestela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 398. orr.

Bere etxejabearen kontrako irain-auzi hura eraman zeniolako orain bi urte.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 122. orr.

Marmaro sorgina madarikatzen nuen, funtsean lur osoa irain burbuila berdinean kartzela nezakeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.

Nire etxera irain bihikatzera jina baldin bazara, hobe duzu jin bidetik lekutzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Behin betikoz atea itxi nahi baitiet arduragabekeriaren hutsegiteei, edo bekaizkeria gaiztoaren gezur-irainei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 24. orr.

6 irainezko izlag

Aurkariaren irainezko erretolika.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 145. orr.

Nire zorigaiztoko menturak biziki gogaiturik zeukan arren, Saito jaunak ez zuen nik neure buruaz eginiko irainezko balorazioa zalantzan jarri.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 165. orr.

7 irain-bide

Zure hitza iragartzen dudalako, oi Jauna, irain- eta iseka-bide naiz egun guztian.  Elizen arteko biblia   Jr 19,8

8 iran-egile

Iraindua sentitu denak irain egilea salatu, eta epaileak arrazoia eman.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

9 irain egin ik iraindu.

Anaiek ez diezaiotela inori irain egin, ez gaizki esan, baizik elkar maita dezatela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Irain egin dizut ala?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 143. orr.

irain egin badizut, barkamena eskatzen dizut.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 143. orr.

Neurriz gain edaten zuenean, hitzetik hortzera irain egiten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,5

Nori egin diozu irain eta iseka?  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,22

Askok, handi nahiz txiki, iseka eta irain egiten zieten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 516. orr.

Inoren ohoreari kalte edo irain egin ziezaiokeen guztia kontu handiz baztertzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Toki honi irain egiten dionak zigor gogorra jasoko du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

· Irain gogorra egin didazu zugandik urrutiratu nauzunean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

-Irain handia egin diguk dama hau horrela hilda.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 116. orr.

Burla eta irain asko egiten zioten, zoro bati egiten zaion erara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 952. orr.

Zalakaindarrei egindako irain hura ezin onartuzkoa irudi zitzaion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Egin zaizkien irainak barkatzen ez dituztelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 551. orr.

Haiengana joan eta egin zizkieten irainen barkamena eskatzen zieten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 474. orr.

Kristau fedeari egiten zizkioten irainei erantzuteko hitz etorria eta adorea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Mingarriagoak al dira gorputzari egindako irainak izpirituari egindakoak baino?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina irain (3); batek irain (3); dituen irain (3); edo irain (4); ere irain (6); ere irain egiten (4); eta irain (39); eta irain egiten (3); irain asko (3); irain bat (12); irain baten (4); irain edo (3); irain egin (27); irain egin zion (3); irain egingo (3); irain egitea (6); irain egiteko (7); irain egiten (25); irain egiten dio (3); irain egiten zioten (4); irain eta (47); irain eta iseka (5); irain eta mehatxu (3); irain eta mehatxuak (4); irain ez (3); irain gehiago (3); irain guztiak (8); irain guztien (3); irain guztiengatik (4); irain handia (6); irain handia egin (4); irain hauek (4); irain hori (6); irain horiek (4); irain hura (3); irain larria (4); irain larriak (5); irain publikoa (3); irain sexistak (5); irain ugari (5); laido eta irain (3)

edo iraina (4); egindako iraina (4); egiten zaion iraina (3); eta iraina (14); guztientzat iraina (3); iraina da (12); iraina dela (6); iraina edo (3); iraina egin (3); iraina egunkaria (3); iraina eta (21); iraina ez (4); iraina ikusi (3); iraina izan (4); iraina kitatzeko (5); kontrako iraina (4); zaion iraina (3)

aurkako irainak (11); da irainak (3); diren irainak (4); dituen irainak (4); egindako irainak (6); era guztietako irainak (3); eta irainak (60); eta irainak eta (3); eta irainak jasan (5); guztietako irainak (3); irainak barkatzen (4); irainak barkatzen ez (3); irainak bota (5); irainak botatzen (4); irainak egin (3); irainak entzun (7); irainak entzun behar (4); irainak entzuten (3); irainak ere (5); irainak esaten (4); irainak eta (59); irainak eta laidoak (4); irainak eta mehatxuak (11); irainak eta mespretxuak (3); irainak eta tratu (3); irainak ez (3); irainak jasan (7); irainak jaso (3); irainak jasotzen (3); irainak salatu (3); isekak eta irainak (3); kontrako irainak (8); laidoak eta irainak (3); mehatxu eta irainak (4); mehatxuak eta irainak (11); nolako irainak (3); zituen irainak (4); zure kontrako irainak (3); zuzendutako irainak (3)

eta irainari (4); eta irainen (7); eta irainen artean (3); eta irainengatik (3); eta irainez (9); eta irainik (3); hori iraintzat (3); irainek eta (7); irainen artean (11); irainen bat (9); irainez bete (9); irainez bete eta (3); irainez betetzen (3); irainez eta (5); irainik egin (5); irainik entzun (5); irainik ez (4); irainik handiena (3); irainik merezi (3); iraintzat hartu (9); iraintzat hartuko (4); iraintzat hartzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus