Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ura iragazi eta irakin beharko dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.
Sistema hark ura tankeetara sartu aurretik iragazteko aukera eskaintzen zuen. Berria - Gaiak 2004-02-17
Gatza gehitu beharko zaio eta iragazi egin beharko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4050. orr.
Arratoientzat sortutako giltzurrun artifizialak odola iragazi eta gernua sortzeko gai izan dira. Berria - Gaiak 2004-07-02
Ez ditu osagai horiek degradatzen, zeluletako hormetatik iragazi eta haien eragin toxikoa murriztu baizik. Berria - Gaiak 2004-08-24
Lehenik, odola iragazten da: globuluak eta plasma utzi egiten dira, baina ur gehiena eta solido disolbatu gehienak kendu egiten zaizkio. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.
Nola ur geza, lur geruza batzuetatik iragazitakoan, patinera jariatzen den, gozaturik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.
Putzu handiak zeuden, lurrak ezin zuenez hainbeste ur iragazi. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 139. orr.
Ura tantaz tanta iragazten da eta perla luzetan egiten du negar leizeen bobedatik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.
Ate irekitik iragazten zen argi jarioa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.
Bat-batean argi izpi batzuk iragazi ziren hostoen artetik ustekabean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 620. orr.
Izan ere, eguzkiko izpi ultramore mota bat iragazten du [ozono geruzak]. Berria - Gaiak 2004-07-11
Parisko ikuspegian zabalik ageri ziren leihotxoetatik iragazitako argi-izpi ñimiñoen itzalpean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 122. orr.
Tarte batzuetan tripaki-lainoak, xare-xare, eguzkiaren argia iragaziz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.
Eguzkiaren urtebeteko bero ongi iragazi horrek, den-dena urtuko luke. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Begiak irekitzerako norbaitek barruan kolore beluri bat iragazi balit bezala. Pako Aristi «Note book», 2005 - 97. orr.
Beste kolore batzuk ere azaltzen dira, «geruza beltz batek iragazita». Berria - Kultura 2004-06-20
Belarriak zolitu zituen eta soinua garbi irtsi zitzaion, lagun zituen zarata eta hots guztiak iragazita bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Liderrak bestondoaren galbahetik iragazitako irri-modua egin zuen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.
Kafeak eta ogi-xigortuak isuritako usaina nonbaitetik iragazia zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 193. orr.
Paduren usaina etxe barnera iragazten zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.
Orkestraren zalaparta halleko ate birakarietan zehar iragazi zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.
Hotza iragazten zait hezur minberatuetaraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
Orduak eman nitzakeen hondartzan, hondarra hatzen artetik iragazten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Lainoa atariaren azpitik iragazten zen, geldi-geldi igotzen joanen zen eta dena itoko zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.
Ur masak mingostasuna iragazten du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.
Hoztasun lanbroak nahi gabe iragazten utzi duen tristura usain batez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 60. orr.
Ramsay jauna handik ehun pausotara egonda ere, zuri batere hitz egin gabe ere, zu ikusi gabe ere, iragazi egiten zen, nagusitu egiten zen, bere burua gailentzen zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 149. orr.
Lehen gai-zerrenda gaurkotzen saiatu ziren, hura Kuhnen galbahetik iragaziz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.
Euskalduntasunetik pentsatzeari ekin zioten frantses kulturatik eskuraturikoa galbahetik iragazi ondoren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.
Artistak zalantzaren galbahean iragazten ditu bere arreta artistikoa bereganatu duten gorabeherak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 94. orr.
Harrigarri da halako albistea Hierroko zentsuratik iragazi izana. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 35. orr.
Idazlearen galbahe etiko edo, nahi bada, autozentsuratik iragazita. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 173. orr.
Ni, nolanahi ere, ahalegintzen naiz beti emozioa burmuinetik iragazten. Berria - Euskal Herria 2004-08-01
Garunaren tolesduretatik iragazitako teoria elaboratuetan. erromantizismoa Espainian, aurretik arima espainolaren teoria erromantikoak erromantizismoa bera iragazita sartu da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.
Maitasuna zen, pentsatu zuen Lilyk, oihala mugitzeko itxura eginez, eta gainera destilatua eta iragazia. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 51. orr.
Egunaren argi iragaziak oroimena desegiten du, bihurtzen du hauts-izpi, argitan igeri. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 354. orr.
Ur iragazia edango nuke, eta aire esterilizatua arnastu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.
bat iragazten (5); iragazi eta (7); iragazi eta gernua (3); iragazi ondoren (3); iragazi zen (4); iragazten da (4); iragazten zen (13); odola iragazi (3); odola iragazi eta (3)