Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren solairuaren parean, iragarki zuri batek informatzen zuen, Jacob Haiken Real State Inc. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 189. orr.
Puerto de Erro, dio iragarkiak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.
Hona azkenean espero nuen seinalea: iragarki urdin bat: goian Santiagoko maskorra, erdian bidekaria eta azpian gezi bat, Bidea ezker hartu behar dudala erakusteko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak kontratatutako iragarki bat ere bazen gehigarri hartan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 18. orr.
Telebistarako iragarki bat prestatu behar da. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 158. orr.
Camel enpresak, adibidez, hainbat buruhauste izan zituen bere iragarki animatu bat zela medio. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.
Iragarki erraldoien neonezko argiek. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 75. orr.
Iragarki elektronikoen urrezko hautsak dar-dar egiten zuen zeruan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.
Hilabetekariko iragarki sailkatuen aldera. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 113. orr.
Lan-poltsa, iragarki laburrak, eskelak... Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.
Ate gaineko iragarki koloretsuari bi letra falta zaizkio, eta beste bat erortzear dago. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Teledendako iragarki abailgarriak ikusten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.
Produktu argalgarrien iragarkietan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 53. orr.
Iragarki eta mezu publizitarioetan. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.
Edozein ohar, mezu eta iragarki euskaraz idazteari ekin zitzaionean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 12. orr.
Ez nintzen iragarki haiek zer iragartzen zuten jabetu. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 135. orr.
Zuri-zuria, iragarkietan bakarrik ikus litekeen zuri mota batekoa. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 9. orr.
· Zeren nirea hitzezko iragarki bat baita. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 98. orr.
Iragarki-taula zahar eta higatuan agertu zen oharrera keinu eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.
Gauza bat da elizako iragarki-ohola, eta bestelakoa alderdi politiko batena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.
Haritzak moztu eta iragarki-panel handi bat ipini zuten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.
Iragarki paper horietako batean irakurri nuen, Rencontres-Relations delako sailean: [...]. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 205. orr.
Nire ustez, hauxe adierazi nahi zuen iragarki-jartzaileak: "Norbaitek mantentzea nahi dut". Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 206. orr.
Irakasleendako, politikariendako, iragarki egileendako, itzultzaileendako, hizlari eta ipuin kontalariendako... Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.
Geroago, arte-zuzendari eta iragarki-diseinatzaile aritu zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Iragarki-txartelak egin eta programa-zerrenda osatzea bezalako gai delikatuetan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 202. orr.
Hantxe ibili behar, lerroz lerro, iragarki-irribarrea eginez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.
Bai baitzekien ez zitzaiola iragarki mota horien prestaketa atsegin. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 158. orr.
Izan ere, [...] iragarki tartea komunera joateko baliatzen den tartea izaki, eta Super Bowla denez EEBBtan audientzia gehien duen partidua, minutu gutxitako tartean jende kopuru eskergak komuneko kateari aldi berean tira egiten dionez [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 161. orr.
Kalean berriro, Coca-Cola iragarki bat ikusi dut. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 237. orr.
Automobil iragarki batek. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.
Baina Siemens-en telebista-iragarkia jarriko diegu gero. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 63. orr.
Bizitza ez da telebistako serie bat, ezta mundua kolonia iragarkia ere. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 122. orr.
Dendetako erakusleihoetako antzerki-iragarkiak irakurriz bidean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.
Egunkarietako sexu iragarkietan adierazten zuten modura. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 175. orr.
Hauteskunde iragarkiez betea ageri zen irten nintzen kalea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 73. orr.
baten iragarkia (11); beste iragarki (4); beste iragarki bat (3); buruzko iragarkiak (5); diren iragarki (4); edo iragarki (3); eta iragarki (12); eta iragarkiak (8); eta iragarkietan (7); eta iragarkiz (3); iragarki bat (43); iragarki bat ere (3); iragarki bat jarri (5); iragarki batean (11); iragarki batek (4); iragarki bati (4); iragarki batzuk (3); iragarki edo (6); iragarki eta (12); iragarki haiek (3); iragarki hau (3); iragarki taulan (3); iragarki taularen (3); iragarkia ikusi (6); iragarkia irakurri (3); iragarkiak dira (3); iragarkiak eta (10); iragarkiak ez (3); iragarkietan bezala (3); iragarkietan ere (3); iragarkietan eta (3); iragarkietan ez (4); ohar eta iragarkietan (5); publizitate iragarki (3); ziren iragarkiak (3); zuen iragarki (10); zuen iragarki bat (3); zuten iragarki (3)