Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iragankortasun krudel harexek, bizialdia egun bakarrera mugatzen zuelarik, ezin egokiago emango zion aditzera irakurleari lore haien dotoretasuna. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.
Iragankortasun atzeraezinezko horretan, bat-batean ari denaren amildegi txiki horretan du zentzua bertsoak, hor sortzen dira bai lastoaren arruntasuna eta bai alearen miraria. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.
Arima ez da materiagabeko batasuna eta ezin da iragankortasunetik askatu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 255. orr.
«Botere hutsunea eta iragankortasun egoera» saihesteko. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Helbide-agenda itxi zuenean [...] halabehar, iragankortasun, beldur sentsazio bat izan zuen Ferrisek. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 138. orr.