Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iraganarazi, iraganaraz, iraganarazten (orobat iraganerazi g.er.) du ad iragatera behartu. ik igaroarazi.

Gaur berriz ere alemanen okupazioa gerta baledi eta Kattalin mugalari balitz, iheslariak nondik iraganaraziko ote lituzkeen karkulatzen ari da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 23. orr.

Hodian, kanpotik beroturik, hidrogeno-korronte bat iraganarazi genuen. baina asmatzen duguna ere adimenduaren galbahetik iraganarazi beharko genuke, metaforak ere bai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Zorrotzegi izan delako irudipen horrek arrats guzia arrangurak janik iraganaraziko diola beldur da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

Zure aurrean neure ontasun guztia iraganaraziko dut.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 133. orr.

Ondikotz, karrozazainak operaren aurretik iraganarazi ninduen, eta irteeraren zurrunbiloan gertatu nintzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

Keinu txikiena egiteko ere ez dira kapaz izan, ezta familia bati goiz errukitsuagoa iraganarazteko ere.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Memento onik iraganarazi daukuten herritar gazteak antzerkian.  Herria   2004-11-25

Paper eta arrazionamendu txartel faltsuak marrazteko lehena zen Chadefaud: bazuen zenbait eta zenbait jende Espainiara iraganarazirik, judioak, komunista iheslariak, erresistenteak eta ingeles aireko gidatzaileak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus