Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iragana orain eta oraina iragan bihur daitezen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 47. orr.
Auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.
Iragana eta oraina eta geroa errerik utzi nahi zituen ke isats luzea zuten ikur. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.
"Gaur zortzi" iragana izan liteke, eta izan liteke etorkizuna ere. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 23. orr.
Iragana orainaldiaren bila joango zen, azkenik, eta orainaldiak iragana zapuztuko zuela espero zuen Agnèsek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.
Neronek ere banekien iragana arbuiatzeak oraina beti jartzen duela dantzan eta nortasuna kolokan.Ez zait historia gustatzen, ezta iragana ere. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.
Iragana ezagututa, hobeto bideratuko dugu geroa eta, geroa ziurtatuta, iraganean sakontzeko oinarri sendoagoa eta bitarteko ugariagoak izango ditugu. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 107. orr.
Ezin da erresuma bat itxuraldatu, iragana ezabatu, bidegabekeriak ezeztatu kriskitin-kraskitin bat eginez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.
Badakit iragana ezin dela ezabatu, behin gertatua betirako dela gertatzen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 111. orr.
Zure iragana astuna da. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 141. orr.
Eta hona, nire iragana zulo izugarri bat besterik ez da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 117. orr.
Zientzia bat sortzean bere iraganeko ideologiaz askatuz eta iragan hori ideologiko bezala agerraraziz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.
Iraganaren zatiak bata-bestearekin itsastea dut lana... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 210. orr.
Iraganari adabakiak jartzen dizkiogula diozu... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.
Orain eta betiko, iraganak markaturik nago. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.
Iraganean, bere ile bikain nahasia luze eraman izan zuen. hobe familiaren iraganean handitasun bila arakatzen ez hastea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.
Autoa nire iraganeko bizitzako aztarna bat zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 170. orr.
Iraganetik datozkion hitzekin oraina interpretatzen duten bihozkadak idatziz. Pako Aristi «Note book», 2005 - 25. orr.
Iragana ez dago atzean, alboan baizik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.
Iraganaren bila dabilena, urre bila dabilena bezala, erotu egiten da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.
Iragana leku arrotza da, beste modu batean hitz egiten dute han. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.
Ez etorkizun berri baten atarian, iragan ilun baten lauzapean baizik. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.
Iragan ezkutu baten misterioa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.
Iragana legitimatzearen aurka zegoen ETA, iragan hori Lauaxetaren iragan heroikoa bazen ere. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 29. orr.
Iragan hurbilak ez zeukan jada mezularien premiarik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 163. orr.
Lehenbailehen ezabatu nahi zituzten beren iragan frankistaren arrasto guztiak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.
Euliak bazuen jada atzetik iragan luze bat zientziaren munduan, luzaro izan baitzen genetisten material hauta. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.
Iragana iragan huts zen, atzean lagatako denbora alferrikakoa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.
Munduaren iragan osoa guztiz alferrikakoa izanen litzateke. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.
Antzinatasuna eta aretoan barrena barreiatutako dibanak, horra bere iragan loriatsuaren ezaugarri bakarrak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Zer ote zerabilen gogoan? haren iragan ohoretsua, orotaz mintzatu eta orotan azken hitza berea izateko eskubidea ematen ziona. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.
Iragan ahaztu baten argi dirdai igarokor batzuk. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.
Ahaztu beharreko iragan zati baten gisa ikusten dutela esan zidan Ritak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 60. orr.
Honela, ingelesez, maila morfemikoan the, boy, S, iragana, come, eta antzeko sinboloak dauzkagu, eta hauekin the boys came "mutilak etorri ziren" esaldia itxuratzen duen the+boy+S+come+iragana katea osa dezakegu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.
Hau da, iragana elementua ISsing edo ISpl elementuaren ondotik ager daiteke. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 162. orr.
Gadierazpenean, esanahiaren antzekotasuna ez da iluntzen, iragana morfema agertu egiten baita bai took eta bai baked aditzen itxurapen morfemikoan. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 164. orr.
Plurala osatzeko, berriz, -zki aukeratu zen (zaizkit, ez zaitzit / jataz), eta zit-dunak iragana egiteko: zitzaidan (ez zaitan / zautan / jatan). Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 171. orr.
Denboraren iraganak bere dimentsio osoa hartzen du bakartasun eremu horietan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.
Denboraren eta astiaren iraganak bertze kadentzia bat hartuko du egoera berri horretan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.
Marrubiak bil ditzakegula denboraren iraganak nekez hondatzen dituenak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.
Izan garenaz eta garenaz badihardu ere, ez dago Oteizaren begiradan iragan-minik eta nostalgiarik batereHamabi urterekin, eta iragan-minez... Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.
Baina ez da iragan-mina Rothek bizi duena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.
Zikoinak, ostera, azkenik Marrakexera onik heldu den honetan ez du oroimin edo iraganminik eta, pozarren, bizpahiru itzuli egin ditu Hiri Gorriko Xmáa el Fná azoka gainean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.
Ez nuen beste behin goizean esnatu eta ohe zabalean iragan-minik edo inoren ausentziarik sentitu nahi. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.
Inork ez daki oraindik zer den funtsean batzuetan etorkizunaren grina bihurtzen den iragan-min, xangrin edo dena delako gaitz hori. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.
baina iragana (8); bere iragana (20); bere iragana eta (3); da iragana (7); dela iragana (4); den iragana (7); denboraren iraganak (4); du iragana (4); duen iragana (3); dugu iragana (3); dut iragana (3); edo iragana (4); ere iragana (3); eta iragana (28); etorkizuna eta iragana (3); euskararen iragana (4); euskararen iragana eta (3); geure iragana (4); gure iragana (5); haren iragana (4); herriaren iragana (3); hori iragana (9); hori iragana da (6); hura iragana (3); iragana ahazteko (3); iragana ahaztu (13); iragana ahaztu eta (4); iragana beste (3); iragana bezala (5); iragana da (37); iragana ere (9); iragana eta (62); iragana eta etorkizuna (16); iragana eta geroa (9); iragana eta oraina (16); iragana ez (19); iragana ez da (4); iragana ezagutzea (3); iragana ezagutzen (5); iragana gogoan (5); iragana gogora (3); iragana orainera (3); nire iragana (13); zait iragana (3); zuen iragana (5)
bere iraganarekin (3); bere iraganaren (6); bere iraganari (7); bere iraganari eta (3); bere iraganaz (7); da iraganaren (3); elizen iraganaren (3); eta iraganarekin (3); eta iraganaren (10); eta iraganaren arteko (4); eta iraganari (8); eta iraganaz (9); iraganarekiko lotura (4); iraganarekin hausterat (4); iraganarekin hautsi (3); iraganarekin lotzen (7); iraganaren arteko (4); iraganaren bila (5); iraganaren eta (20); iraganaren eta etorkizunaren (4); iraganaren eta geroaren (3); iraganaren eta orainaren (5); iraganaren zama (6); iraganaren zati (3); iraganari begira (7); iraganari begiratzeko (4); iraganari buruz (10); iraganari buruzko (3); iraganari dagokio (3); iraganari eta (6); iraganari ihes (3); iraganari ihes egin (3); iraganari so (4); iraganaz ari (3); iraganaz eta (8); iraganaz eta orainaz (3); iraganaz hitz (10); iraganaz hitz egin (4); iraganaz hitz egitea (3); neure iraganarekin (3); neure iraganarekin hausterat (3); nire iraganari (5); nire iraganari buruz (4); nire iraganaz (3); orainaren eta iraganaren (6); zuen iraganaren (3)