Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuei irudiak lehorrak direla irudituko zaie, eta besteei, iradokitzaileak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 194. orr.
Hausnarraldi hitza ez dago gaizki hautatua, iradokitzailea da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.
Gau epel batean urtu zen kandelaren eite iradokitzailea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 51. orr.
Sinbolo iradokitzaileen bidez. Berria - Kultura 2004-03-23
Emakumeak, senez, haurra nahi du lehendabizi; baina naturak beste forma poetikoago, iradokitzaileago batez jantzi behar du desira hori, eta maitasuna osatzen duten gezur horiek, errezel horiek sortzen ditu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.
Bidaian zehar emakumearekin hizketan hasiko da narratzailea, eta gezur iradokitzailez beteriko istorio bat entzungo haren ezpainetatik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 28. orr.
Gure legeek debekatu egiten dituzte iradokitzaileak deituriko itaunketak epaiketetetan [...] delituarekin zerikusi zuzena dutelarik, erruztatuari bat-bateko erantzuna iradokitzen diotenak, alegia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.
eta iradokitzaileagoa (3); iradokitzaile eta (4); iradokitzailea eta (3)