Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idazkera melodikoa bilatzen du horren bidez, gauzak zuzenean esan beharrean, iradoki egiten dituena. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.
Nire ezkondu nahi eza printzipio-kontua dela behin baino gehiagotan esana nion, edo iradokia behinik behin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Artistak iradoki nahi duenaz gain, materialak hitz egiten duela dirudi. Berria - Kultura 2004-12-17
Zerbitzarien joan-etorriek eta beren begiratuek alde egiteko garaia zela iradoki ziotenean altxatu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.
Ronek, itxaropen handirik gabe, ikusezintasun-kapa erabiltzea iradoki zion, baina Hermionek erabat baztertu zuen aukera hura. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.
Jantzi luze loreduna zeraman soinean [...] kulero argiak iradokitzen eta zorrorik gabeko titi-puntak nabarmentzen zizkiona. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.
Haren aurpegiak barren noblea iradoki zidan eta xehetasun horrek biziki lasaitu ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 131. orr.
Usainek iradokitzen omen dituzte oroitzapenak azkarren. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 94. orr.
Ondoan lo zuen neskatoaren gaztetasunak iradoki ote zizkion oroitzapenok? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.
Musikaltasuna iradokitzen duten soinu errepikakorrak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 186. orr.
Ikertzaileek iradoki dutenez, txinpantzeak homo generoan sailkatu beharko lirateke aurrerantzean. Berria - Gaiak 2006-01-25
A!, ez ahaztu errimelari ere ukitu txiki bat ematea -iradoki zion ondotik pasatzerakoan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.
-Zer iruditzen zaizu datorren astelehenean? -iradoki zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.
-Deitu Margeri -iradoki zuen osaba Vernonek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.
Zingiregi izenak besterik iradoki arren, berezko zingirarik ez dut etxe aurrean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 216. orr.
J. E. Amoore-k zera iradoki zuen 1952an: usaimen-mukosaren azaleran dauden forma bereziko kokaleku huts batzuekin loturik daudela zazpi usain mota nagusi. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.
Baina hori zuzendariak iradokitako ustea baizik ez zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.
Herritarrek hitz erdiz iradokitakoa argiago adierazi zigun don Tirsok berak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.
Lizunkerian ez dagoela izugarrikeriarik, lizunkeriak iradokitzen duen oro naturak iradokitakoa delako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 182. orr.
Diafragman zanpatuko balute bezala sentitzen du, eta ez ausentziarengatik berarengatik, hutsaren, azken abandonoaren inpresio samingarri batengatik baizik, objektuen taxukeraren zorrotzak iradokitua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.
Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Proposamena Europarako arriskua dela iradokitu zuen: «Ibarretxe Plana aurrera aterako balitz, Euskal Herria Atlantikoko Albania bat izango litzateke». Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Hartan, Baionako apezpikuak, hitz erdika bazen ere, iradoki zion deserriratzeari akabantza emateko parada zuela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.
Inori ez zitzaion bururatu iradokitzea itzuli bat egitera joana zela eta laster itzuliko zela. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.
Hori dela eta, iradoki izan da animalia batengandik beste batengana transferitu ahal izango litzatekeela oroimena, RNA injektatuz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
Loewenthal-i telefonoz hots egin eta iradoki zion grebari buruzko zerbait esateko zeukala, eta ez zuela nahi lagunek jakiterik, eta hitz eman zion idazgelatik pasatuko zela, iluntze aldera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.
asmoa duela iradoki (3); atzo iradoki (6); bat iradoki (7); batek iradoki (6); batek iradoki zuen (3); batzuk iradoki (3); berak iradoki (4); dagoela iradoki (8); dagoela iradoki dute (3); daitekeela iradoki (7); daitekeela iradoki zuen (3); daitezkeela iradoki (3); dela iradoki (9); dezakeela iradoki (5); dezakeela iradoki du (3); direla iradoki (8); duela iradoki (21); duela iradoki du (3); duela iradoki dute (5); duela iradoki zuen (9); dutela iradoki (4); egitea iradoki (3); ere iradoki (10); ere iradoki zuen (3); eta iradoki (8); hori iradoki (5); horixe iradoki (3); ikertzaileek iradoki (3)
iradoki arren (3); iradoki baino (3); iradoki behar (4); iradoki bezala (8); iradoki den (4); iradoki die (3); iradoki diot (3); iradoki du (51); iradoki dute (25); iradoki dutenez (8); iradoki edo (3); iradoki egiten (6); iradoki ere (3); iradoki eta (6); iradoki izan (10); iradoki izan da (6); iradoki nahi (13); iradoki nahi izan (4); iradoki nion (6); iradoki ohi (3); iradoki ote (3); iradoki zezakeenik (3); iradoki zidan (7); iradoki zien (4); iradoki zion (31); iradoki zituen (3); iradoki zizkidan (3); iradoki zizkion (3); iradoki zuen (121); iradoki zuen atzo (4); iradoki zuenean (3); iradoki zuenez (8); iradoki zuten (10)
bat iradokiko (3); bat iradokitzeko (3); izan daitekeela iradoki (3); kapituluan iradoki (3); mugimendua iradokitzeko (3); zela iradoki (10); zela iradoki zuen (6); zera iradoki (3); zerbait iradoki (4); zientzialariek iradoki (3); zientzialariek iradoki dutenez (3); zirela iradoki (3); zitekeela iradoki (3); zuela iradoki (4)
bat iradokitzen (9); bat iradokitzen du (3); berak iradokitzen (4); besterik iradokitzen (9); besterik iradokitzen ez (3); dela iradokitzen (5); duela iradokitzen (3); hori iradokitzen (4); horixe iradokitzen (3); horrek iradokitzen (4); iradokitzen ari (3); iradokitzen baitu (4); iradokitzen digu (5); iradokitzen digute (3); iradokitzen ditu (6); iradokitzen dituen (4); iradokitzen dituzte (4); iradokitzen dizkigun (3); iradokitzen dizu (4); iradokitzen dizuet (3); iradokitzen du (46); iradokitzen duen (20); iradokitzen duen moduan (4); iradokitzen duenez (5); iradokitzen dute (18); iradokitzen duten (10); iradokitzen dutenez (4); iradokitzen ez (5); iradokitzen zidan (4); iradokitzen zion (4); iradokitzen zuen (13); iradokitzen zuena (4); iradokitzen zuten (11); izenburuak iradokitzen (4); izenburuak iradokitzen duen (4); zela iradokitzen (4); zer iradokitzen (5); zera iradokitzen (5); zera iradokitzen du (4); zerbait iradokitzen (3)
iradokiz eta (3); zela iradokiz (3)