Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irabio iz astinaldia, iraulaldia.
Azkeneko irabioak eragin zizkion ziriarekin lapikoan, eta itzuli zuen polenta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 128. orr.
Itsasoaren dantzaren irabiotik libre ginen-eta, barruko bakez eta bihotzez ekuru etzan nintzen kamainan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.
Eguzkiaren isla altzairuzko ispilu hartan zelan dantzatzen zen ikusi nuen, eta horrexetan igarri nuen nire galderak eragin zion irabioa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 93. orr.
Barruan nuen irabioa ez zen hartan amaitu, ostera. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 229. orr.