Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esnegaina irabiatuz gurina ateratzen da. Elizen arteko biblia EsZ 30,33
Arrautzak irabiatzen jarraitu zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 203. orr.
Botako zituen ehun gramo gurin, beste hainbeste azukre eta bi arrautza sopera handi batean, eta haiek ondo-ondo irabiatu ondoren limoi arrailatua nahastuko zion, eta irina, masa pixka bat loditu arte. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.
Lehengo moduko koktel bat irabiatzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.
Zergatik ez eskatu Snape maisuari Bi ontzi haietako isuriak, gero, beste handiago batera pasatzen ziren, hantxe nahastu eta irabiatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.
Maitasun edabea irabiatzen erakusteko? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.
Horietarikoak dira urdailean eta hesteetan (janaria irabiatu eta bultzatzeko) [...] dauden muskulu lisoak. supazterrean, altzairuzko neskato baten gainean pausaturik zegoen eltzekariaren irabiatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.
Odola isurtzen denean pertzean jaso eta eskuz irabiatzea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.
Haizeek irabiaturiko itsasoak ibai barrurantz hondarra jaurtitzean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.
Ontzi zabala labain zihoan, izarrez ereina zirudien zerurantz ke beltzezko suge lodi bat jaurtiz; eta, gure ondotik, ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik, helizeak irabiaturik, apar eta bits ari zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.
Irainak aditzeaz odola irabiaturik bainuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.
Haren ezpainak eta bular-lepoak laztandu zituen gero, eromen bridarik gabe batez, mutilaren zainetako odola guztiz irabiaturik baitzegoen ordurako. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.
Amorruak barrua irabiatu zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 93. orr.
Irudi horrek irabiatu egin zidan barrena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 30. orr.
Egun bi, Mihurubiko Martinen hitzak gogoan irabiatuz igaro nituenak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 153. orr.
· Niri, behintzat, bihotza irabiatzen, malgutzen, oretzen dit. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 96. orr.
Arrautza egosia eta esne irabiatua hartuko zuten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.
Aurrean, mahai gainean, tul pilo handi argitsu bat zuen, zuringo irabiatu bat zirudiena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.
Hozkailuaren gainean gaueko postrea zegoen: esnegain irabiatuzko meta handi bat eta azukrezko bioletak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.
Kartoizko eraikinen gainean, zeruak berun irabiatuzko ganga bat irudikatzen zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.
Gorantz jaso zuen bekokia, eta zimurrez josirik zeukan alderik alde, behazun irabiatuaren mugimendu haserrearen seinale. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.
irabiatu eta (3)