Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irabiagailu iz irabiatzeko gailua.

1910ean asmatu zen irabiagailua, gaur egun arrautzak edo bestelako lehengaiak jotzeko sukaldean egunero erabiltzen dugun tresna.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.

Gauzak jaurtitzen dizkiot -lisaburdina, irabiagailua, zartagina, edozer-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Esate baterako, bakterioen sexu-elkartzea aztertu nahian genbiltzala nire lagun Élie Wollman-i bururaturiko ideia bitxi hauxe: inolako gupidarik gabe banantzea bikote zoriontsu haiek, sukaldeko irabiagailu batean sarturik: bakterioentzako coitus interruptus moduko bat, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 184. orr.

Izeba Petuniak bere irabiagailuan birrindu zituen gutunak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 41. orr.

Galdarara zuzenean jo, irabiagailua martxan jarri, eta sua piztu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.

Ausartzea erabaki genuen, eta hala eginarazi genion auzoko errementariari latorri beltzezko erreaktor zilindriko halamoduzko bat, eskuzko irabiagailu eta guzti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus