Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan duen amesgaiztoan zomorroz josita ikusi du lorategia: larbak, beldarrak, kotxorroak, ehunzangoak, ipurtsardeak, armiarmak, kilkerrak, tximitxak, katu-bizarrak... denetarik! Berak senar defuntuaren pala du eskuan, baina ezin ditu momorro guztiak nahi bezain azkar akabatu, eta berehala hanketatik gora igotzen hasi zaizkio. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 113. orr.
Hagridek ipurtsardez beteriko lore-sorta bat bidali zion, aza horien antzekoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 151. orr.
Farre eta farre aritu ziren, umeak baino areago, zer eta Ramsay jaunak, gosalorduan ipursardea aurkitzean bere esnetan, den-dena airean barrena bidali zuelako hegan kanpoko terrazaraino. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 195. orr.
Zenbateraino sentitu ote zen Prue errudun esneko ipursarde harengatik! Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 197. orr.