Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ipurtargiak pindarka, bazterrik bazter. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.
-Ipurtargiak bilatzen ibili gara... -esan didate. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 151. orr.
Kilkerrak eta ipurtargiak harrapatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 36. orr.
Ene indarra euli batena zuan, eta ene argia ipurtargi batena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.
Ilargia goian ezin argitsuago, ipurtargi jigant bat iduri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.
Ipurtargiak dirudite lastargiek Sakabia bidean. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.
Izarrak ipurtargien moduan hasi dira itsasoaren larru zabal ilunaren sabaian dirdiratzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Eta egunez esnezko eraikina denak, gauez, ipurtargiaren itxura hartzen du. Berria - Kultura 2006-02-09
Nigan betiko zizelkaturik geratuko da argia destilatzen zuen Adela hura, eguneroko gauzetan urtez urte ageri zen ipurtargi langile hura. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.
Ilunabarrean, ipurtargi-trenak han-hemenka zebiltzan lainoan murgilduta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.
Hitz zuzenaren eta ia zuzena den hitzaren artean dagoen desberdintasuna, tximistaren argiaren eta ipurtargiaren artean dagoena bezalakoa da. Berria - Gaiak 2004-03-10