Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ipurtandi (13 agerraldi, 9 liburutan; orobat ipurtaundi g.er.) izond ipurdia handia duena.
Alaba ipurtandiak ere bi pauso eman ditu bisitaria dagoen aldera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Ipurtandia zarataka sumatu zuen artean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 30. orr.
-Ipurtandi mutur-zikina! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.
Nola zuen izena ipurtaundi beltzaran horrek, nik egunkaritik martxa egin baino urtebete lehenago etorri baitzitzaigun...? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.
· Aurrean du behi ipurtandi pintoa. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 156. orr.
Lehen planoan, lagunaren Volvoa, nirekin batean azken orduetan kilometro franko irentsitako ipurtandi-muturrandia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.