Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ipurmazela (5 agerraldi, 4 liburutan; orobat ipur(-)mazela 7 agerraldi, 4 liburutan) iz ipurmasaila.
Xaflako bat ipurmazelean -alde minberatuan ez, bertzean- eta galtzontziloa bere lehengora itzuli zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.
Ni mukiak ezin xukatuz nenbilen, haren ipur-mazela sendoak ferekatzetik gelditu gabe alabaina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.
Neskatila freskoak, izter, ipurmazel eta titi oparokoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 117. orr.
Enperadoreari gerla eman zion, ipurmazelak tronuan jarri orduko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 72. orr.
Zakurrek gehienetan izterretik eta ipur mazeletatik heltzen dute. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 80. orr.