Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gimnasia saioak egiten nituen gordeka, ipurmamiak mehetzeko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.
Nire lehengusuari hotzikarak eragiten zizkion eskuak bere amaren ipurmamietan jartzen zituela pentsatze hutsak, baina ikaragarri berotzen zen ideia harekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 185. orr.
Nire ipurmamiak hartu ditu bere eskuekin, oretu ondoren, ongi ireki ditu. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.
Bi eskuez ipurmamiak bereizi nizkion eta hantxe ikusi nuen une hartako ene irrikaren helburu eta xede gorriska: Imanolen uzkia. Aitor Arana «Onan», 2000 - 42. orr.
Nire esku biluzia pasatu nuen haren bizkarrean behera, ipurmamietaraino. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.