Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ionosfera iz atmosferaren goialdeko geruza ionizatua.
Ionosfera atmosferaren hirugarren geruza da, eta Lurretik 50 kilometrora hasi eta 500 kilometroko altueraraino iristen da. Berria - Gaiak 2004-05-23
HAARP antenez baliatzen da ionosferara uhinak bidaltzeko. Berria - Gaiak 2004-05-23
Lur planetaren atmosfera inguratzen duen burbuila bat da ionosfera. Berria - Gaiak 2004-05-23
Uhinak ionosferako puntu bakarrean biltzen dira, eta 10 gigawateko indarra lor dezakete. Berria - Gaiak 2004-05-23