Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ionizatu, ioniza, ionizatzen 1 da/du ad ioi bihurtu; ioiak eratu.
Haizea ionizatu egiten da, eta elementu positiboak eta negatiboak banatzen ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.
Gasa ionizatzeko, eguzkiaren indarra erabiltzen du zundak. Berria - Gaiak 2004-11-16
X eta gamma izpien erradiazioak, ordea, ez du atomoaren energia aldatzen, baina elektroiekin topatu bezain laster, atomoa ionizaturik (elektroi gutxiagorekin) utziko du. Berria - Gaiak 2004-11-25
2 (era burutua izenondo gisa)
Behaketen bidez ikusten ahal da zulo beltzen inguruetan hodei ionizatuak daudela. Berria - Gaiak 2004-11-25