Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta lehoikume bat bezain indartsu hazi zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.
Neguriko etxeetan, garai batean, ez zen neskamerik falta, ezta inuderik, etxeko morroirik, lorezainik edo txofer kapeladunik ere. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Berak ez zuen inude edo haur-zaintzaile bati pagatzeko dirurik. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.
Makina bat haurtzain izan zuen, haurtzain idorrak eta inudeak, eta kantak erakutsi zizkioten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 156. orr.
Lau urterekin, erabat gortu zitzaion eskuineko belarria, inudeak behar bezala zaindu ez zuelako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.
Umea inudearekin esertzen zen pikondoaren azpian eguerdian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion. Elizen arteko biblia 2 Sm 4,4
Bere inudearen titiari hozka egiten dio. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.
Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea. Elizen arteko biblia Has 35,8
Ez, denak isilik zeudean, baita Nini ere: gogoan al duk inude zaharra? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.
Emazteki bikaina zen Felisa, jaun André, ene haz-ama eta inudea izan zena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.
Inude: presta ezazu ohea, etzan nadin. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 178. orr.
Kukuak txantxangorria iñude; eguterak masail bat aiñube. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.
Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.
Emakume batek bere umeari eta beste norbaiten umeari ematen badie bularra, eta inude-sari txikia ematen badiote, zer egin dezake gehiago jasotzeko? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 253. orr.
Egia da, ordea, erditzeak zituen gastuak, inude saria eta elikadura izateko eskubidea baizik ez zekarrela horrek. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.
Goi mailako auzoetan inude lana egin ahal izango nuen itxaropena ere eman zidaten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 80. orr.
Umeak jostari topatzen genituen, ama gazteen eskutik edo inude janzkerako emakumeen besotan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 334. orr.
eta inudeak (6); euriklea inudeari (3); galdetu zuen inudeak (3); inude baten (4); inude eta (3); zuen inudeak (10)