Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Negarrez eta intzirika zihoan bidean bera bakarrik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 153. orr.
Dardarka eta intzirika ari zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.
Negarrari eman zioten intzirika eta oihuka nahigabez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 673. orr.
Malko ugariz, intzirika eta bular joka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 960. orr.
Intzirika egiten zuen negar. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 112. orr.
Lur jota geldituko zara, lurrean intzirika. Elizen arteko biblia Is 29,4
Minez intzirika ari zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.
Ni ikusi eta intzirika hasten zen, mesedez askatzeko. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.
Txakur gazteenak bozkarioz jartzen dira bera ikustean, lasterka hasten dira atzera eta aurrera beren kaiola barruan, irrikaz intzirika. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 105. orr.
Trena bafaka zihoan, intzirika, astinka, bihurgunetik bihurgunera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.
-Baina, fusilatu egin behar al gaituzte? -galdetu zuen intzirika. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 116. orr.
-Dagoeneko behar baino gehiago egin dau niregaitik -esan zion Hagridek intzirika-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.
-Ezin dut sinetsi! -Hermionek intzirika-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.
· Israeldarrek, bitartean, intziri eta deiadarka ziharduten esklabotzapean. Elizen arteko biblia Ir 2,23
Hiltzear, intziri elkor, heren eta minberaka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.
Lasterka hurbilduko zaizkio poz-intzirika eta jauzika. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 36. orr.
Hutsaren hurrengoa gaitun, neska! -esan zion intziri-mintzirika Jonathanek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.
Momentu batez lasaitzea lortu nuen, baina berehala hasi zen berriro ere negar-intzirika. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 444. orr.
-Hi al haiz? -esan zuen negar-intzirika. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.
Hortxe hasi zen zakurtxoa negar-intzirika Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.
eta intzirika (30); eta intzirika ari (3); eta intzirika hasi (5); intzirika ari (15); intzirika ari zen (8); intzirika egiten (3); intzirika eta (14); intzirika hasi (9); intzirika hasi zen (3); intzirika hasten (4); intzirika hasten zen (3); negar intzirika (9); negarrez eta intzirika (7); zion intzirika (3); zuen intzirika (3)