Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuin aldean intxaurrondo handia, fotoa egitean hostoz josia. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.
Atzealdeko intxaurrondo sendoan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 215. orr.
Plazatxo estu eta luze baten erdian, intxaurrondo adaburu-zabal ikaragarri bat dago. bidezidorrak, soroak, auzolurrak, intxaurrondo emankorrak eta hesi loratuak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 224. orr.
Bakaiku inguruko haritzetatik eta intxaurrondoetatik atera du egurra bi sailetako eskulturak egiteko. Berria - Kultura 2006-04-07
Intxaurrondo baten itzalean lotan gelditu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.
Gure etxean, atariko koska gainean izaten ziren intxaurrondo koskor batzuk, aitak Artikutzatik ekarri eta aldatuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.
Intxaurrondo haietakoren baten itzalean etzanez gero. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.
Intxaurrondoaren motzondoa erdibituta zegoen, haizemaile baten antzera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.
Hor gaude umeok, makila luzeaz intxaurrondoa astintzen, eta erortzen diren intxaurrak biltzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.
Intxaurrondoaren erro batean jarririk nago. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 143. orr.
Aparte samar, intxaurrondoz inguratuta, burdin hesi batek zaintzen zuen bere txaleta. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 209. orr.
Osabidea erraza da, nahi eta ahal izanez gero; baina berarentzat [...] urrutiko intzaurrondoa bezalakoa da. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 66. orr.
Intxaurrondo hostoz bildurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Hala nola lehertzen den intxaurrondo enbor tinkatua, edo larruzko zeruan tximista horzduna. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 123. orr.
Intxaurrondo-adar batekin eragiten ziela. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.
Intxaurrondo-egurrez egindako su bat dauka aurrean. gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 305. orr.
Gurinaren irudia, intxaurrondo-usaina. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 161. orr.