Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atera poltsikotik piku lehorrak, intxaur batzuk edo ogi zati bat, eta elkarren artean banatzen genituen. Intxaur jaten ari ginela. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.
Umea intxaur batzen bezala aritu nintzen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 64. orr.
Nireak, ordea, intxaur batu berriak bezalakoak dira, aukera-aukerakoak denak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.
Intxaurrak hausteari ekin nion, aitak erakutsi bezala, esku bakar batez. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.
Nola kraskatu behar ziren etxean intxaur eta hurrak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.
Inork ez zuen intxaurrak kraskatzekoa aurkitzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Flash baten ondoren, ahuspez aurkitu zuen bere burua, intxaur baten eran kraskatu zen autotik kanpo, baso izoztu baten erdian. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.
Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Tamainaz, Brasilgo intxaur baten antzeko ponpoilo bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.
Intxaur eta txokolatezko izozki bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 258. orr.
Flanelazko ohe-ator zuriaren gainetik txaleko gorri bat zeraman jantzia, intxaurren tamainako latorrizko botoiez apaindua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.
Hasi gazpatxotik eta etxean egindako pekan intxaurrezko gozopileraino. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.
Komunikabide berriei esker, esku-eskura ditugu orain urrutiko intxaurrak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.
Liluramenduak edonon egoten dira, ideologiekin ala urrutiko intxaurrekin. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.
Urrutiko intxaurrak hamalau, bertaratu eta lau. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.
Betidanik, zer gerta ere, lau intxaur eskura nahiago, urrutiko hamalauak baino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.
· Zorro bete intxaur opari eman ziotela esanez. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 83. orr.
Erromatarrek, intxaur aleari, giza buruaren tankera hartzen omen zioten. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.
Leihoan Intxaur eta ezti entsalada prestatu zion. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 52. orr.
Izozkia (txokolate, mugurdi eta intxaur-zatiz egina) jan bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 75. orr.
Intxaur puskak, ogia edo kakahueteak ipintzen nizkien. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 154. orr.
Horren ondotik, intxaur-olio epela isuri zuen nire zaurien gainera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 243. orr.
Berak egindako intxaur-galletak zerbitzatu zituen,.Abasek osaba Kamili intxaur pastel zoragarri bat egiteko agindua eman zion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.
Oin azpian zapaldutako intxaur-oskol hutsen antzera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.
Baina gizon batek bere konpromisoak izaten ditu, ezin da beti intxaur oskolaren barruan bizi. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 56. orr.
Ihaurkinketa lanak, babarrunparda, intxaur, gaztaina eta sagar bilketak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.
Virgil gustura egon zen Intxaur-kraskatzailearen emanaldian. ondoren, Changek eta ik beherago 9. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.
Bis bezala, Txaikovskiren Intxaur-hauskailua-tik, lehen ekitaldiko bukaera. Berria - Kultura 2004-09-04
Mihia latz sumatu zuen, intxaur-birringailu baten antzera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.
Bikote gazte horrek ez baitzakien lehenbizian zendako zen intzaur hausteko hura. Herria 2002-09-19
Intxaur tankerako pilotak. Berria - Kirola 2004-07-10
· Santa Madalena euriak, intxaur-gaztainak usteltzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 290. orr.
Emigrazioa kola-intxaurra bezalakoa da: behin dastatuz gero, ez da samur bazterrera lagatzea Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 136. orr.
Eta gau hartan, ilargia bete-beteta zegoela, eta txoriak lotan zeuden bitartean, bere intxaur-oskolean sartu (halaxe esango zukeen Francis Pretty kapitainak) eta urruntzen hasi zen. Zeren intxaur-azal bat bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 253. orr.
Baina Montse uholde bat zen, esana dut, eta ezer gutxi zezakeen ni bezalako intxaur-azal batek itsas ikara hari aurre egiteko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 158. orr.
Egun haietan Indalexio bera ere itsasora irten zen, bere intxaur azalaren barruan. Intxaur azaltxoa zen Sinbadek askatu nahi zuen ontzia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.
Beoten dagoen intxaur gainera igota ikusi zuela dantza-apustua eta Amak irabazi zuela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 77. orr.
Baserri aurreko intxaur gainean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 42. orr.
Benaibordako behi beltxa etorri, eta [...] han hasi zen intxaur hostoak jaten. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.
Eibarren intxaurra gehiago estimatzen zen kulata eta beste egiteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.
Haren ehorzketan izan nintzen; intxaurrezkoa zuen zerraldoa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.
Lacik behin esan zuenez, Nunuk berniza galdua zuen, intxaurrezko altzari zahar baten moduan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
Tiroidearen ertza -hizkera herrikoian "intxaurra" deitzen den hori- ongi nabaritzen da gizonezkoen lepoan «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.
Beldur handiz intxaur-arbolaren puntaraino igo zen intxaurrak botatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.
Apaiza balitz, oraintxe bertan labana sartu, eta, hesteak aterata, lepoaren jiran jarri, eta hor kanpoko intxaur-arbolatik jarriko nikek zintzilik! Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.
Intxaur beltza zen, bizkarralde jaso-ederrarekin, eta belus granatearekin tapizaturiko ipurdikoan kutxatxo bat zeukan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 315. orr.
Burduntzalia, intxaur beltzezko mahaia, Arantzazuko egutegia, telebista... irudiak pilatu egiten zaizkio begien aurrean, Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 327. orr.
Intxaur-kraskagailua da beste palanka mota bat: mutur batean du euste-puntua, harengandik hurbil karga eta harago indarra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
· Halaber, Tchaikovskyren Intxaur kraskagailua, Brahmsen Dantza hungariarra eta Manciniren Tribute to Mancini obrak ere interpretatuko dituzte. Berria - Kultura 2004-12-02
Casse-Noisette (Intxaur kraskagailua) balet ezagunaren bertsio eraberritua aurkeztuko du Biarritz Balletak gaur eta bihar. Berria - Kultura 2004-08-12
Clavelek Intxaur kraskailua-n oinarritutako beste koreografia batekin jarraituko du emankizunak. Berria - Kultura 2004-01-02
Pipermina eta kanela, iltzea eta intxaur muskatua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.
Oraingoak baino askoz birringailu zorrotzagoak baliatuko dira[...] gazta, intxaur muskatu, zitrikoen azal... eta era guztietako elikagai izoztuak xehatzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.
Uso arren haragi zatiekin eta intxaur muskatu doi batekin nahasirik egon ohi zen Selim Aluanek eguerdiro jaten zuen gari xehatua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.
Natilla-azpil bat, intxaur muskatu hautsez gaineztatua. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Intxaur-oskolak eta zuhaitz-azala erabiltzen ziren ogia egiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.
Bi ordu geroago, postrea irabazia genuen: soingaineko-botoi bat... intxaur-saltsan. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.
Armairu landu bateko intxaur-zurezko atea berez ireki zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 411. orr.
Intxaur-zur landuzko armairu beltzurietatik, han irten ziren zimitzak osteka. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Intxaur zurezko zoru eder bernizatuak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.
eta intxaur (12); eta intxaurrak (7); intxaur azal (5); intxaur bat (5); intxaur baten (4); intxaur eta (8); intxaur kraskagailua (3); intxaur muskatu (3); intxaur oskol (3); intxaur zurezko (4); intxaurrak eta (5); intxaurrak hamalau (4); urrutiko intxaurrak (7); urrutiko intxaurrak hamalau (4)