Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

intsulina 1 iz odoleko azukrea kontrolatzen duelako diabetearen aurka erabiltzen den proteina hormona.

Gorputzak ez duela ekoizten behar beste intsulina odolean daukagun glukosa maila kontrolatzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Intsulinarik gabe ez dago odoleko glukosa metabolizatzerik.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Zelula horiek intsulina sortzea dute eginkizun.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Intsulina ekoizten duen ehuna sortu dute, sagu baten zelula pankreatikotik abiatuta.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Hamar urte barru intsulina egiteko gai diren zelula amak txertatu ahal izango zaizkie diabetikoei.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Indizio batez intsulina gainezka eman omen zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urte horretan Sunny von Bulow intsulina koma batean sartu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Solek lau urte daramatza kartzelan eta diabetikoa izanik, «intsulina grebari» ekin dio.  Berria - Mundua   2004-02-07

Tratamentu kardiobaskularrari eta intsulina injekzioei uko eginez.  Berria - Mundua   2004-07-31

· izond Zelula intsulina-ekoizleak areako zelula ametatik sortzen dira gure gorputzean.  Berria - Gaiak   2004-05-13

3 intsulina-mendeko (orobat menpeko)

Horietako kasu bat I motako diabetes mellitus-a da, eta zehatzago intsulina menpeko diabetes mellitusa.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Bada era horretako joera mordoa, halako edo halako HLA haplotipoarekin loturikoa; besteak beste, haurraren diabetes intsulinamendekoa eta hemokromatosi idiopatikoa, burdinaren metabolismoaren gaitz larri samarra  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta intsulina (3); intsulina ekoizten (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus