Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
intsonorizatu, intsonoriza, intsonorizatzen 1 du ad hotsgabetu.
Musika entzuteko intsonorizatutako gela bat. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 78. orr.
Hormak-eta intsonorizatuak daude, eta telebista ere baxu egoten da. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 83. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Sabai intsonorizatuari so gelditu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.
Begiak kafetegi zaratatsuko goialde intsonorizaturat zuzendu nituen, zeruari pazientzia eske. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.