Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
intsinuatu, intsinua, insinuatzen du ad iradoki, hitz erdika esan.
Nik ez nuen ezer intsinuatu, ezer adierazi. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.
Beren hegada pausatu eta ero samarraz zeru-sabaian lorratz ikusezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien txilioak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.
Nik intsinuatu nuen haren harrotasuna jo zitekeela, agian, akastzat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 148. orr.