Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
intruso izond/iz sarkina.
Txantxangorri intrusoak aldegin nahiko ez balu, burrukarako prest dagoela adieraziko dio lurraren jabe zaharrari, eta bien arteko burruka gaizto batek erabakiko lurraldearen jabe eta nagusi zein gelditu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.
Ez zuen adorerik izan, gainera, manpara pixka bat zabaldu eta intrusoa nor zen begiratzeko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 70. orr.
Andere batek parrokoarengana jo omen zuen galdetzera ea ilunpetan nola bereiz zezaketen emakumeek intruso lotsagabea eta senarra. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.