Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
introspektibo izond introspekzioari dagokiona. ik introspekzio 2.
Erantzunak sentimen-esperientziara eta esperientzia introspektibora jotzen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.
Heldutasun handiko koreografia honetan mugimenduaren alde aratz eta introspektiboak izan dira nagusi. Berria - Kultura 2006-05-03
Positibista Logikoek psikologia egiteko modu "introspektiboa" gogor kritikatu zuten, haien ustez publikoki (intersubjektiboki) kontrastagarriak ez diren terminoek ez baitute inolako esanahirik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Zenbait gauza "barrutik" bakarrik ezagut daitezkeelako, introspekzioz: "Some things can only be understood from the inside". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.