Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jatorrizko testua interpretatu eta ulertu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.
Entzuleak ez badu hiztunaren hizkuntza ezagutzen, horren esanak ez ditu inola ere interpretatuko, kode ezberdinak erabiltzen dituztelako. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 162. orr.
Milaka liburu idatzi dira bere obra interpretatzeko, bere estiloa disekzionatzeko, bere ideologia aztertzeko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 35. orr.
Eraketa diskurtsibo jakin batek, konstelazio berri batean berrartuta, kokatuta eta interpretatuta, aukera berriak agerraraz ditzake. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 79. orr.
Sofista handien testu guztiak bigarren eskukoak direla jakin behar du eta, beraz, interpretatuta etorri zaizkigula. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.
Nola interpretatu egungo krisia? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 128. orr.
Noizbait idatz nezala nahi zuen, edo hala interpretatu nuen nik orduan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.
Baimena ematen geniola interpretatu zuen Enbeitak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 118. orr.
Azkuek oker interpretatu zian, esaldia ez baita orduez ari, etxeko ateez baizik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.
Oker interpretatua izan den idazlea ez da zentsuratu behar. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 209. orr.
Lege batek senaren kontra egiten badu, edo txarra da, edo gaizki interpretatuta dago. Berria - Euskal Herria 2006-01-27
San Mateoren pasarte bat oso estu interpretatu zuelako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Entzuleak ez du formulazioa hitzez hitz interpretatu behar. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.
Araubidea malgutasunez interpretatuta. Berria - Euskal Herria 2004-05-02
Esperimentu asko egin dira gai honi dagokionez, baina benetan interpretatu ahal izateko moduko emaitzak aurkeztu behar direnean, porrot egiten dute ia guztiek, ia tautologikoak baitira izatez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.
Bidean, eskutik heltzeko keinu hura interpretatu nahi izan nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 118. orr.
Keinu-sorta oso bat, mutilek era batean edo bestean interpretatuko dutena. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.
Ametsak interpretatzen zekien emakume batengana joatea besterik ez zuen egin. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 48. orr.
Baina orduan inork ez zukeen horrela interpretatuko gertaera. «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.
Askok interpretatu dute Eudel eta Lakuaren arteko ika-mikan besterik zegoela. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Baina lagunek nola interpretatuko zuten ene egitea? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.
Alderdi sozialistak beti jakin du, eta beti jakingo du, herritarren borondatea ondo interpretatzen. Berria - Euskal Herria 2004-08-01
Esperimentu horiek behar bezala interpretatzea ez da gauza erraza. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.
Ikusmen-sistemak ikusten ari dena interpretatzeko behar dituen elementu guztiak eskura ez baldin baditu [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.
Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu [...]; horietan sortzen dira garunak gero usain-sentipen gisa interpretatuko dituen seinaleak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.
Analisi kimiko bat egiten denean, interpretatu egin behar izaten dira emaitzak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.
Zuzen interpretatu baldin badugu Herodes Handiaren politika, herodianismoaren heroe eponimo hark sinesten zuen [...] helenismo-dosi homeopatiko bat izango zela bitartekorik onena judaismoaren iraupena ziurtatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.
Zakurrek beraiek badakite nola interpretatu usain hori Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 36. orr.
Campo, Rebotier eta Nono konpositoreen lanak interpretatuko dituzte. Berria - Kultura 2004-08-17
Straussen eta Tomas Araguesen piezak interpretatuko dituzte Eguberrietan egingo duten biran. Berria - Kultura 2004-12-02
Michel Portalek eta Bordeleko Orkestrak John Adams konpositorearen 'Gnarly buttons' obra interpretatuko dute gaur Miarritzen. Berria - Kultura 2006-04-09
Emanaldiaren bigarren zatian ere musika erlijiosoa interpretatuko dute. Berria - Kultura 2004-08-26
Wagner interpretatzeko sopranorik onenetakoa dela. Berria - Kultura 2006-01-20
Begiak ixten zituenean, Yehudi Menuhinen biolinak interpretatutako Brahmsen sehaska kantaren konpasean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 235. orr.
OLBEk sarritan eman du opera lan hori eta zuk ere askotan interpretatu duzu Mimiren papera. Berria - Kultura 2004-09-16
Georges Bizeten 'Les pecheurs de perles' operako Leila interpretatuko du Bilbon Elena Zarembak. Berria - Kultura 2004-04-28
Asmatzeko daude oraindik bere pentagramak ongien interpretatuko dituzten musika-tresnak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.
Bernardo Atxagaren Lezio berri bat ostrukari buruz testuan oinarritutako ikuskizuna interpretatuko dute. herria¬
Pertsonaia gardena da Nadir, baina, era berean, interpretatzeko zailtasun ugari ditu. Berria - Kultura 2004-04-28
Alberto San Juan eta Emma Suarezek Juan Jose Garfia eta Marimar interpretatuko dituzte. Berria - Kultura 2004-08-20
Poncelak sarri askotan interpretatu ditu pertsonaia homosexualak, eta denak egin ditu gustu eta begirune handiz. Berria - Kultura 2006-01-13
Gazteak ezagutu zuen gizona Jesus Caramesek interpretatuko du eta hiruren artean dantzatik baino antzerkitik hurbilago dagoen produktua osatuko dute. Berria - Kultura 2006-03-17
Javier Bardemek benetako istorioa interpretatzen du han. Berria - Kultura 2004-09-01
Katuak hartu zuen nire lekua gure etxean egunero interpretatzen zen ipuinean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.
Hamlet interpretatzeko nahi beste modu daudela sinetsita dago. Berria - Kultura 2006-02-02
Erronka tankerako ikuskizuna, Mahai gainekoa, interpretatuko dute dantzariek, abesbatzak eta bertsolariek guztiek elkarrekin. Berria - Kultura 2004-08-12
Interpretatzeko teknika oinarrizkoenak irakatsi zizkigun aitak, eta beti izan ditut gogoan: interpretatzea ez da dagokizun esaldia esatea soilik, konpartitzea da. Berria - Kultura 2004-09-25
arabera interpretatzen (5); bezala interpretatzen (4); eta interpretatzea (4); eta interpretatzeko (8); eta interpretatzen (7); gisa interpretatzen (3); hau interpretatzeko (3); honela interpretatzen (3); horiek interpretatzeko (3); interpretatzea ez (4); interpretatzea ez da (3); interpretatzeari ekin (3); interpretatzeko aukera (4); interpretatzeko eta (8); interpretatzeko gaitasuna (3); interpretatzeko modu (4); interpretatzeko modu bat (3); interpretatzen da (4); interpretatzen dituen (3); interpretatzen dituzte (3); interpretatzen du (11); interpretatzen duen (4); interpretatzen dut (3); interpretatzen dute (5); interpretatzen duten (3); interpretatzen hasten (4); interpretatzen hasten da (3); interpretatzen zuen (6); nola interpretatzen (5)