Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
interpelatu, interpela, interpelatzen du ad zerbaiti buruzko azalpenak eskatu, bereziki aginpidea edo eskubidea duenak.
Berriketan hasten da ama, nondik norako argirik gabe, batzuetan aita interpelatuz, besteetan niri hitz eginez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.
Lukreziok ez du bere azalpenean irakurlea ikusle huts bihurtuko zuen bakarrizketarik erabiltzen, hasiera-hasieratik elkarrizketaz interpelatzen baizik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.
Niretzat idaztea interpelatzea da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 188. orr.
Irakurlea interpelatu nahi dut, hausnar egin dezan. Berria - Kultura 2006-04-30