Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epistemologia kartesiarra internista da; hau da, ezagutzaren justifikazioa subjektuaren errepresentazioen barneko gauzen mende dagoela esaten du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.
Oro har, eta bere aniztasunaz ahaztu gabe, kartesianismoa internista eta fundazionista da, eta horiek dakartzaten arazoei egin behar die aurre. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.
Internistak ezin du azaldu "oso sinpleak" diren subjektu epistemikoen baldintza epistemikoa -animalia gorenak, haur oso txikiak, etab.-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.
Internistak, ez zakur bizi-bizkorrei ez zakur lelo-motelei ez die arrazoitzeko gaitasunik onartuko, eta, jakina, gaitasun hori ez badute, justifikatzeko gaitasunik ere ez dute eta, hortaz, ez dute ezagutzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.