Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehengo ETAren utopia internazionalista eta sozialista, ekonomia globalaren nahia, justizia sozialarena, nazioen arteko ordena, eta abar, hor daude denak zain. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.
Elkartasun internazionalista adierazteko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 223. orr.
ETA ren zatiketaren ondoren sestakoak borroka politiko eta sindikalera lerratu baitziren, eta mugimendu estatalistetan sartu, ikuspegi internazionalista bultzatzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.
Hango ezker mugimenduaren joera internazionalistak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.
Talde ekologistetan sarturik zebilen, kolektibo feministetan, komite internazionalistetan eta beste bizpahiru mugidatan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 71. orr.
Orain ugari dira Gobernuz Kanpoko Erakunde zibilak, hirugarren mundu deritzan horretan laguntzen dabiltzanak, edo kooperante internazionalistak bestela. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.
Hango eta hemengo milizianoz osatutako Batailoi Internazionalistak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 78. orr.
Nazionalista bezain internazionalista naizela. Berria - Kultura 2004-03-17
Internazionalista talde batekin zegoen kafetegi batean. Berria - Euskal Herria 2004-06-02
Internazionalista presoen barrutia inguratzen duen itxiturako hesolak harrapatzen dituzte gauez, etxolak egiteko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 52. orr.
Internazionalistena zen Gurseko talderik dinamikoena. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 53. orr.