Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
interlokutore iz hizketakidea, elkarrizketako kidea.
Elkarrizketak testuan bertan txertatzen ditu, interlokutore biak esaldi berean mintzatzen dira, bataren ahotsa bestearenaren segidan agertuz. Berria - Kultura 2004-05-19
Gehiegi mintzo baldin banaiz beldur naiz interlokutorea aspertzeaz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 293. orr.
Bi gauza egitea erabaki genuen: hizkuntzaren arloan bakarrik mugitzea; eta Espainiako Estatua bihurtzea gure interlokutore. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Gau mutua zen gure interlokutore bakarra. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 159. orr.
Eragile guztiek interlokutoretzat hartzen dutena espetxeratzea. Berria - Euskal Herria 2006-05-10