Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
interjekzio iz hiztunak bihotz egoerak bizitasunez adierazteko erabiltzen duen oihu hitza, perpausetik at ematen dena.
Karmeleren hitzak aditu bezain laster, amaren keinuak gogorretik bigunera eta ekaitzetik barera egin zuen, apurka-apurka irri bat bihurtzeraino, interjekzio bat haren ezpainetan: "A!". Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.
Neurekiko daukat, ordea, bigarren mailako hiruzpalau atsegin horiei -metaforaren begi-jolas, erritmoaren belarri-gozo, interjekzioaren nahiz hiperbatonaren ustekabe harrigarriei- lekurik ez emateak frogatu ohi digula darabilen gaiaren grina nagusitzen dela idazlearengan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.
Interjekzioa: zaldiei aurrera egin dezaten esaten zaien hitza. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 223. orr.