Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
interfaze iz informatikan, osagai batek sortzen dituen seinaleak beste osagai batentzat ulergarri diren seinale bihurtzen dituen gailua.
Interfaze grafikoan, ordea, pantailan agertzen diren objektuen bidez komunikatzen da ordenagailua erabiltzailearekin. Berria - Gaiak 2006-04-01
Jobs bisitan joan zen Xerox enpresaren laborategira eta han ikusi zuen lehen aldiz interfaze grafiko bat. Berria - Gaiak 2006-04-01
Macintosh ordenagailua egin zuen orduan Applek, interfaze grafikoarekin. Berria - Gaiak 2006-04-01
Ikusmenean, ukimenean eta audioan oinarritutako interfaze naturalak. Berria - Gaiak 2004-04-18