Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire ustez, emakume abandonatu baten lekukotasuna ematen duena ezin da berarekin ezkondu, zeren Legeak "alderdi interesdun" deitzen baitu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.
Artearekin zerikusia zutenak izaki, oso desberdinak ziren argazkiak, baina denak egiten zitzaizkidan kilikagarriak, interesdunak, deigarriak, garden eta zehatzak... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.
Holako gizon interesdunik .../... maiz izan det parez pare .../... dirua atera nahi liokeena .../... baita haizeari ere! J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 127. orr.
Gai hauetan zintzoki kezkaturik dena interesdun bezain eroapen handikoa izango delakoan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 37. orr.
Jo beza interesdunak aipatu Fischer-JØrgensen-en liburu zinez gomendagarrira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.
Interesdunek berek sena edo talentua dela esaten dute; haien etsaiek berriz, kasualitatea, suertea dela diote. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.