Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tales ez zen askorik arduratu zenbakiez; irudi geometrikoetan interesatu zen bereziki. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.
Liz ez dago paisaian edo ikusmira zabaletan interesatua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Hain zuzen gogoeta historiko-sozial eta politikoetan interesatuko naiz orain gutxien-gutxiena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.
Ez zegoen beste hitzetan interesatua. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 51. orr.
Kurt Goldstein bereziki interesaturik zegoen ahalmen global horretan "ahalmen abstraktu-kategoriko" edo "jarrera abstraktu" deitzen zion berak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.
Izan ere, bai Foreign Office, bai Deuxième Bureau oso interesaturik daude gure argibideetan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 37. orr.
Bizi-bizia bera, eta oso interesatua saguaren azterketa genetikoan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.
Akustika-arazoetan interesaturiko ingeniari elektroniko batek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.
-Harritzen naiz nola interesatzen zaren garai haietaz... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 57. orr.
Ikusmolde anatomista-naturalista batetik interesatuko dira gizakiaz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.
Irakurtzen ari nintzen liburuaz interesatu zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 294. orr.
Filosofiaz interesatzen den edonork, diziplina honetan erakargarrien zaizkion gaietan nondik hasi eta nora jo ikusi ahal izango baitu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.
Orain hamabost-hogei urte nazioarteko gizarte literarioa hasi zen beronen obraz benetan interesatzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.
Biziki interesatzen zen nire lagunei zegokien guztiaz. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 64. orr.
Aitortzen dut, ez naizela gehiegi interesatu izan [...] azken urteotan Europan egiten diren hausnarketak arazo hauei buruz. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.
Eta hara, sekulako fenomeno horretaz, inor ez da interesatzen, profesional bakan batzuk izan ezik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 97. orr.
Eta neska nitaz interesatua ikusi nahi nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.
Gero eta interesatuagoa zegoen Stephenez, bai pertsonaz, bai artistaz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.
· Baina bere burua ez zegoen interesatua etorkizunarekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 106. orr.
Zurekin interesatua zegoen, eta dena utzi eta berarekin ihes egiteko erregutzen zizun. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.
Nori interesatzen zitzaion Miren Arteaga hilda egotea? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.
-Barkatu, menturaz istorio horiek ez zaizkizu batere interesatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 57. orr.
Interesatzen zait ene lagun handienaren aitatxiren gorabeheren ezagutzea... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 129. orr.
Ez uste izan, gero, kontu hori ez zaidanik interesatzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.
Hori, inori interesatzekotan, poliziari interesatzen zaiok, ez niri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.
Bestetik, hizkuntz gaietan Chomskyk hartutako ikuspegi kognitiboa, hizkuntzalariei ez ezik, filosofoei eta psikologoei ere interesatu zitzaien laster. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.
-Niri ez zait futbola interesatzen -esan zuen Z zaharrak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.
-Zer ekarri diadan ere ez zaik interesatzen? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.
Argazki asko egin zizkiguten ikasturte hartan, eta orain, aurrenekoaren ostean, bost hilabete geroagoko beste bat daukat eskuan, gehien interesatzen zaidana. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.
Italiar bikotea gehiago interesatzen niri, ordea, hango estatua guztiak baino. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.
Ezin omen zuen ulertu nola zitekeen guri hondakin-kontuak batere ez interesatzea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.
Orain dena interesatzen zitzaidan Kubari, Castrori eta "Che"ri buruz. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 97. orr.
Interesatzen zitzaigulako estudiatzen genuen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.
Liburu sakratu bat erakuts diezazuket, agian interesatuko zaizuna. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.
-Gustura egon zara hemen? -interesatu zen Maria. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.
Bistan zen interesaturik zegoela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.
Hori horrela, hangoak eta hemengoak, den-denak, egon litezke interesaturik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.
Oso interesatua nintzen, baiki. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.
Oso interesatuta zeudek, goiko jendea batez ere, eta txosten politiko interesantea egin genezakek. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 155. orr.
-Zein gauza? -Alexek benetan interesaturik zirudien. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 167. orr.
Joder, ni ere interesatuta nengoen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 117. orr.
Oso interesaturik sartu ziren senar-emazteak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 232. orr.
-Ez dakizu mutilaren izena? -bisitariak, itxura batean interesaturik. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 157. orr.
Bigarren gerla mundialeko gertakizunek interesatzen eta hunkitzen badute ere, ez du ahanzten hogeita batgarren mende hastapen honetan, munduan zehar izigarrikeria eta miseria gorriak badaudela oraino. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 73. orr.
Okupazio garaiko istorioek ez zaituzte interesatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 117. orr.
Amerikako familiako gertakariek biziki interesatzen ninduten. Herria 2005-03-31
Proëllari dagokionez, herio erritoa baldin bada, egiazki interesatzen nau. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.
Ni, "Salon Mozart" gelako ateak ninduen interesatzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.
Lehenbiziko hurrupaldiñoari lotzen zaio eta iritzi artikulu batek interesaturik, irakurtzen hasten da. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 56. orr.
Solaskide interesatu eta adi bat aurkitu duela konturatu da Peter. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.
Herritar interesatu guztiek dagokien mailan parte hartzea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 119. orr.
Guk, gizaki denborazkoak izaki, hautamen interesatua egiten dugu denborak aurrera egin ahala. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.
Informazio gutxi daukagu, eta, gainera, informazio interesatua eta manipulatua da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.
Gizonaren zinezko gaiztotasuna, ez da ekintzazko eta itxurazko gaiztakeria ikasi interesatu hori, baizik eta gizabereak bere muinean gorde duen gaiztotasun geldo eta zakar hori, kasik gaiztakeria ere ez den horixe. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.
Neurekoia, ergela, koldarra, interesatua, eta ez dakit zer gehiago omen naiz, esaten dutenez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.
Pentsatzen zuten zurrumurru interesatuak zirela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 308. orr.
Beren iritzi interesatu eta apetatsuen mende daudenei aurre egiteko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 35. orr.
-Berak erran dik? -interesatuari begira. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.