Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dela gauza bera aurretiko arreta eta ondorengo eskuhartzea, prebentzioa eta interbentzioa? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.
Hemen ez gara ari masa-hedabideetan bestelako interbentzio motak proposatzen bakarrik. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.
Estatu Batuetako Federal Reserve Board erakundeak interbentzio-tasa puntu-laurden bat jaistea erabaki zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Amerikar interbentzio armadak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.
Estatu Batuek Kolonbian dituzten interbentzio egitasmoetan. Berria - Mundua 2004-05-07
Intelektualak idazteko beste modu bat ere bilatu beharra dauka, Roland Barthesek interbentzioko idazketa deitzen zuena: egunkarietan idatziz, irrati eta telebistetan iritzia emanez... Berria - Kultura 2004-01-27
Intentzioak aparte, Unamuno-ren interbentzioa Bilboko Lore Jokoetan euskararen biziraupenari atake bat zuzen-zuzenekoa izan da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 105. orr.
Espainia «nazio, hizkuntza eta kultur aniztasunean oinarritutako Estatu Konstituzionala» dela gogorarazi zuen Ibarretxek, bere interbentzioan. Berria - Euskal Herria 2004-12-03
Seguru nago bere ilusiorik handiena udaletxeko funtzionarioa izatea dela, kontadurian edo interbentzioan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 51. orr.
Interbentzio Ezaren Batzordearen jarrera zuria lotsagarria izan zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.
Hematoma epidurala omen deritzana, interbentzio kirurgiko batez (geroztik esan izan zaidanez) aise sendatu ahal izanen omen zatekeena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.