Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta gero begien arteko interakzioa zegoen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.
Ustezko quark-ak elkarrengandik oso gertu daudenean, haien arteko interakzioa hain da ahula non ia partikula libreen gisan portatzen baitira, eta, aitzitik, quark-ak elkarrengandik urrunago, eta interakzioa handiagoa baita. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.
Izpiok oso energia handikoak dira [...] eta indar nuklearraren eta elektromagnetikoaren arteko interakzioaren bidez sortzen dira. Berria - Gaiak 2004-11-25
Organismo baten (bere elementu guztiak solidarioak izango dituena) eta ingurune [...] baten arteko interakzio moduen azterketarekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.
Bere esanetan, hizkuntzen interakzioak «oso konplexuak» dira. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Ideolab diseinu grafikoa eta interakzioa lantzen dituen laborategia da. Berria - Kultura 2004-01-10
Azken urteotan supersoken teoriari ekarpen garrantzitsuak egin dizkio, betiere partikulen oinarrizko interakzio guztiak azaltzeko teoria bateratuaren bila. Berria - Gaiak 2004-10-06
Nik honela definitzen dut globalizazioa: giza interakzioaren ezaugarririk funtsezkoenak aldatzen ari den prozesu konplexu bat da. Berria - Gaiak 2004-03-25