Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Moralak ez du gaiztotasun horren berririk, epaileak ekintzak bakarrik juzkatzen baititu; erlijioak, ordea, intentzioak ere epaitu nahi lituzke. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.
Inoiz ez da jakiten haizeak ze intentzio duen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 34. orr.
Ez dut inoiz halako intentziorik izan, eta hobe ez izatea gainera, barregarria bailitzateke asmo hutsa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 125. orr.
Ez zioten sinetsi hiltzeko intentziorik gabe joan zela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 166. orr.
Hitzok entzutean nahigabe handia izan zuen Frantzisko santuak, gizonaren intentzioaz ohartu baitzen: hain zuzen, nekazariak uste zuen anaiek etxea etxeari erantsiz lekua handitzeko bizi nahi zutela han. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.
Bakarrik geratu ginen orduko, intentzioz egin zidan irribarre. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 150. orr.
Hasiera batean hura harrapatzeko eta agurtzeko intentzioarekin jokatu dut horrela. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 154. orr.
Frantziskoren Testamentua, bere asmoen berri jakiteko testu nagusietakoa, ez da "intentziorik gabeko" testua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 164. orr.
Isilunerik gabe [ez da] ez herio ez misterio, ez tentsio ez intentzio. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 52. orr.
Gure intentzio on gehienak bidean galtzen dira. Herria 2005-02-17
Tamalez intentzio onei loturiko erretorika izaten da nagusi eta gauzak, hein batean, bere horretan jarraitzen dute edo are okerrago. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.
Diruak, ordea, ez asmo onek eta ez intentzio hobeek menderatu ezin ditzaketen hainbat eranskin izaten ditu. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.
Barkamenari helburu bat jartzen zaionean, nahiz eta intentziorik onenarekin izan, barkamenaren nozioa kutsatu egiten da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.
Intentzio txarrik ez duenari traba egiten baitio manera zaindu beharrak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.
Ez da lurbira guztian giza naturaren etsaiaren pareko basapiztirik bere intentzio galgarriari hain zitalki jarraituko dionik. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.
Intentzio jakinik gabeko ekintza soil bat. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.
Anaiek, haren intentzio santu eta deboziotsua jakitean, etsenplu ona hartu zuten harengandik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1032. orr.
Liderrarekin %5 igo dugu boto-intentzioa. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.
Espirituaren talentuak (ulermena, asmamena, juzgatzeko gaitasuna) edo tenperamentuaren propietateak (erabakimena, intentzioetan tematzea) ontzat har badaitezke ere, ezin dira berez on bezala definitu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.
Jatorrizko intentzioak bereizten ditu berezko funtzioa eta funtzio akzidentalak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.
Izan ere, ideia praktikoan bi aldeak funtsezko moduan daude lotuak, baina intentzio moralak, baldintza den aldetik, zoriona lortzea ahalbidetzen duelarik, eta ez alderantziz, zorionaren ikuspegiak intentzio morala. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.
Hau sinesmen negatiboa litzateke, moraltasuna eta intentzio ona sortu gabe ere hauen analogoa sortzen duena, hots, intentzio gaiztoen sorrera boteretsua saihets dezakeen sinesmena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.
Ez nago ni (Weber bera ez zegoen bezala) gizarte modernoan intentzio edo intuizioa, konbentzimendua, etikatik desterratu beharra dagoela uste dutenekin. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.
Ikonografia-unea da, eta tradiziozko kodeak (eta intentzio-kodeak, azpimarratzen du Panofskyk) ezagutzea eskatzen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.