Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nekazaritza praktika intentsiboek lurraren emankortasuna ahultzen dute. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.
Mexikoko nekazariak derrigortuta daudela laborantza ez intentsiboari uko egitera. Berria - Gaiak 2004-11-16
· Nekazari eta abeltzain intentsiboak aise konturatuko dira: beren ustiategiak humanizatzeko inbertsioa merkeagoa izango da merkatu intentsiboan segitzeko egin beharko luketen ahalegina baino. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.
Industria sektore intentsiboek Ekialdeko herrialdeen eskulan merkeari neurria hartu beharko diote, ezinbestean. Berria - Ekonomia 2004-03-23
Babes bereziko guneetan turismo intentsiborik ez dutela onartzen nabarmendu zuen Karrerak. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Hazkundea, estentsiboa izatetik, intentsiboa izatera igaro zen, eta gizartearen sektore zabalagoei gertatu zitzaien onuragarri. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.
Mekanizazio hori ekipamendu espezializatuan eta kapital intentsiboan oinarritzen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.
Eskulan intentsiboa behar duten hainbat produktu ekoizterakoan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 250. orr.
Errauste planta birziklatze intentsiboarekin bateraezina dela gaineratu zuen Lozanok. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Handitasun intentsiboa, eta honi jarraiki hautemapenaren objektu denei, hautemapenak sentsazioa barnebiltzen duen heinean, handitasun intentsiboa egotzi behar zaie, h[au] d[a], sentsuaren gain duten eraginaren maila. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.
Ibarretxek ikastaro intentsiboek emaitza ona eman dezaketela frogatu zuen ederki. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 81. orr.
Ikerketa labur eta intentsibo baterako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.
Eramaten ditugu beraz arta intentsiboko sailera, eta hantxe jarraitzen dute biek bi astez, ahaleginean, gero eta hobeto denean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.
Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Gizona ZIU Zainketa Intentsiboko Unitatean dago oso gaixo. Berria - Euskal Herria 2004-08-11
Zainketa Intentsiboetako Unitatea utzi du. Berria - Kirola 2004-10-28
Orihuelako ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten, koma egoeran. Berria - Kultura 2004-06-25