Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baita Espartza intendentea ere, eta Eusebio Zubizarreta politikaria, eta gure Iparragirre jeneral leial zaharra, perlesiak jota ia-ia erabat ezindurik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 369. orr.
Bestetik, han ziren Kongresuko lau diputatu, Santiago[ko] intendentea eta bi unibertsitateko errektoreak. Berria - Euskal Herria 2004-06-16
Pilota enpresetan intendenteek gozotegietan obradoreek egiten duten lan berbera egiten dute. Berria - Kirola 2004-01-08
«Lehen mailako bi partida izanen dira egunero», azpimarratu zuen enpresako intendente Kike Elizaldek. Berria - Kirola 2004-07-06
Handik Tampara itzuli zen, Gerrikabeitia eibartarrarekin batera, intendente aritzeko. Berria - Kirola 2004-10-20
Pilota gehiago zergatik ez duen eskatu? «horretarako intendenteak daude». Berria - Kirola 2004-05-07
Teknologia berriek ekarri dituzten aldaketek intendenteen lana hankamotz utzi dutela dio Arregik. Berria - Kirola 2004-10-20
Hiksoen erregimenaren azken egunetan ekonomi intendente gisa, zetozen gabezi urteetarako oparotasun-urteetan horniketa egitea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.
Jokatzeari utzi zionean bi urte egin zituen kantxako epaile bezala, Ocalako pilotalekuko intendente postua onartu aurretik. Berria - Kirola 2004-10-20
Miguel Zestauk ez du jarraituko intendente karguan, eta Kike Elizaldek ordezkatu du. Berria - Kirola 2004-05-22
elizalde intendenteak (3); enpresako intendenteak (3); intendente kike elizaldek (3)