Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
intelektualizatu, intelektualiza, intelektualizatzen du ad izaera intelektuala eman.
Leibnizek agerpenak intelektualizatu zituen, Lockek, berriz, bere aldetik adimenaren adigaiak [...] osotara sentsifikatu zituen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.
Denboraren eta espazioaren bere irakaspide sonatua, sentimenaren forma hauek intelektualizatzen zituen irakaspidea, hausnarketa transzendentalaren iruzur berberatik baino ez zen sortu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.