Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
intelektualismo iz adimenari dagokionari lehentasuna emateko joera. ik intelektualtasun.
Intelektualismoa antzua da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.
Intelektualismoa izan da usu ene aterbea. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 126. orr.
Zer ez du maite oroz gainetik? ideologia, abstrakzioa, intelektualismoa. Berria - Kultura 2004-11-19
Dryer-ek, bere lanaren intelektualismo hotza gorabehera, berezko dohain ikaragarriak zeuzkan marrazkilari eta margolari kolorista gisa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.
Ez dut bereziki maite intelektualismoa, baina baserritarrismoa, nire kasuan, inpostura hutsa litzateke. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.