Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badago batasun-dibertsitate zerebral, psikologiko, afektibo, intelektual eta subjektibo bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.
Bere kemen intelektual eta emozionala gehienbat harantz bideratuz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.
Hemen transzendentziaren modu batera itzultzen gara, endelgura, Nous delakoan datzan printzipio intelektual horretara hain zuzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.
Beste autista batzuk, ordea, ezintasun intelektual handia izaten dute. Berria - Gaiak 2006-02-25
Gizadiaren historia intelektual guztia nahi du erakutsi Hegelek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.
Irudimena da indar eragilea, elementu sortzailea, artean nahiz beste zeinahi jarduera intelektualetan bezala zientzian ere. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 185. orr.
Ez da ariketa intelektualik azken finean alferrikakoa ez denik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.
Emeki emeki lan intelektualaren gustua joan zitzaidan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 76. orr.
Irudikapenezko arte kanonikoa, berriz, ezin da existitu konbentzio intelektual batzuei esker ez bada, konbentzio matematiko batzuei esker, azken finean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.
Bere gisa hazi zen, aparte, nirekiko inolako harreman afektiborik ez intelektualik gabe. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 55. orr.
Solasaldi intelektual bat. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.
Altxatu behar genuen eraikuntza intelektual eder bezain sendoaren lehen esaldia ipintzeari ekin nion. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 80. orr.
Mundu intelektual eta burgesaren irudipen ideal bat, erabat lausoa. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.
Bizkaia da nik ikusi dudan herri bakarra non kultura intelektuala eta morala benetan herrikoia baita. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 155. orr.
Ez iritzi artikuluetan, non larderia intelektuala ez baitzen inoiz sobran. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 90. orr.
Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitu bezala har daiteke. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 2. orr.
Jabetasun intelektualaren legea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.
Unibertsitateko bere lagun intelektualei. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.
Gure errealitate politikoaren arazo erabakigarriak intelektualak dira. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.
Metropoliko zinema kazetariak intelektualegiak dira, nonbait, halako dinosauro populistak ikonotzat hartzeko. Berria - Kultura 2004-09-19
Pertsona ez-ikasi, "ez-intelektual"en baitan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.
Intelektual, filosofo, politikari, artista eta pentsalariz osaturiko presio talde eraginkor bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 131. orr.
Intelektualak gogoeta deserosoak egin behar ditu, batzuei deserosotasun hori mingarri gerta badakieke ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.
Bertako kafetegietara artista eta intelektual ugari biltzen omen zen garai batean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 107. orr.
Eta intelektual anitzek Sartre zeukaten gidari. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 102. orr.
Ezkerreko intelektual baten begiez begiratu diozu beti euskaltasunari. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 304. orr.
Euskal kulturaren inguruko intelektual eta artisten artean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.
Erdi Aroko intelektualak logikaren aldetik aristotelikoak ziren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
Liberalismo ekonomikoaren aldeko intelektual askori. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.
Pasolini mende honetako intelektual librearen eredu handietako bat da. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.
Garai hartako intelektual aurrerazale guztiek sutsuki goraipatu zuten Gogol. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.
Gerra Hotzaren garaian intelektual disidenteen jazarpena, giltzapetzea eta hilketa ohiko kontuak izan ziren ekialdeko erregimenetan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 163. orr.
Entzuleen artean, berriz, euskal intelektualik ospetsuenak han ziren. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.
Galindez intelektualak gertaera haren irakurketa zuzena egin zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.
Intelektualen gauzak, badakizu. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.
Intelektualak kaka zaharra dira, Nathan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.
Intelektualak eta politika. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.
Alemaniar artista eta intelektual belaunaldi oso bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 271. orr.
Oso gaztea zen, eta betaurreko txiki batzuk zeramatzan, intelektual itxura ematen ziotenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.
Betiere harrokerian ibiltzeko edo intelektual plantak egiteko asmorik gabe. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 192. orr.
Intelektual-kutsuko piroteknia tontolore horretara erakarriak baitzeuzkan berarekin lan egiten zuten guztiak ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.
Hori bera gertatzen da, helburu intelektual-asmoko batez, hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarraldietako artista "kontzeptualengan" ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.
· Edo, hobeto esanda, ez ote ginen sasi-intelektual klasista batzuen gisara jokatzen ari? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 150. orr.
Nik beti izan baitut kultura pixka bat, eta hura erdi-intelektuala baitzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.
arlo intelektualean (4); dute intelektualek (3); eta intelektualari (3); eta intelektualei (3); eta intelektualek (7); eta intelektualen (6); historia intelektualean (3); intelektualaren arteko (3); intelektualaren aurkako (5); intelektualaren aurkako delitua (3); intelektualaren gaineko (3); intelektualaren legea (3); intelektualaren legeak (3); intelektualek eta (3); intelektualen artean (10); intelektualen eta (4); intelektualen jarrera (3); intelektualik ez (3); jabego intelektualaren (6); jabetza intelektualaren (24); jabetza intelektualaren aurkako (5); lan intelektualaren (4); lan intelektualen (3)