Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

intelektu (orobat intelekto) 1 iz adimendua.

Munduarekin harremantzen dena ez dela intelektu bat ("tabula rasa"), nahimen eta sentimenduzko norbait aktibo baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Beti esan izan da guk, Mendebaldean, intelektua lantzen dugula batik bat.  Berria - Kultura   2004-04-06

Horretarako nire intuizioan fidatzen naiz, ez bakarrik intelektuan, intuizioa intelektuak harrapa ez ditzakeen eremuetara hel baitaiteke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Meharra eta zarpaila izatea desiratu izan dut maiz, fisikoaren eta intelektoaren arteko orekak ematen dion osotasuna zapuzteko eta ahuldadearen zirrikitu horretan nireago egiteko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 133. orr.

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa) ik intelektual.

Kristal beltza zentzuen sinboloa da; gero arrazoia dator zentzuzkoa galbahetzen duena eta intelektu-produktua eskaintzen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus